Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

 

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Museoa Baratz ekologikoa

Baratz ekologikoa

Igartubeitiko baratza urtaroaren arabera aldatzen doa, naturaren erritmoei jarraiki eta beti ere naturarentzako kaltegarriak izan daitezkeen produktu kimikorik erabili gabe lantzen dugu.

Umeak baratzean2048

Ximaurra eta material organikoak konpostatzen ditugu ongarri bezela erabiltzeko, ilargiari begiratu lanerako garairik egokiena den ikusteko... beraz, natura eta gure gorputza bera ere zaintzen laguntzen digun baratze ekologiko bat da.

Gure baratzean barazkiak ez ezik zuhaixkak, fruitarbolak, eta perretxikuak ere hazten ditugu, modu pedagogikoan haurrek zein helduek ikas dezaten jaten ditugun naturako fruituak nondik datozen.

Sagardotarako sagarrondo batzuk ere badira, ea aurten sagar urtea den, sagarrak dolarean zanpatuz sagardo gozo gozoa egin ahal izateko!

Udareak, irasagarrak, aranak, intxaurrak eta hurritzak ere ezin ahaztu, neguan zehar janaririk ez da falta Igartubeitiko ganbaran.

Baratza3970Ezin ditugu aipatu gabe utzi baratzaren inguruan hazten diren sendabelarrak. Hauek ere badute bere lekutxoa eta malba, llanten, pasmo belarra, zauri belarra... bezelako landareak landatu ditugu, inoiz zerbait gertatuz gero ere botikina bertan izateko.