Sagardo Astea
XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, habe luzeko dolarea lanean ikusteko aukera paregabea, jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskainiz.
Zurezko egitura hau indarrez bihurritzea, sagarraren usaina eta lehen
muztioaren lurruna, aspaldiko lan baten lekuko izatea…. jardun honetan
dena da zirraragarri.
Astean zehar sagar zanpaketak izaten dira goiz eta arratsaldez, ikastetxe, elkarte eta euskaltegietara zuzenduak.
Asteburuan berriz, ekitaldia zabalagoa izaten da eta sagar zanpaketez
gain, kirikoketa, antzespenak, bertsolariak, txalapartariak izaten
dira.
Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko kide diren bost bizilagunek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzezten dute. Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetzen dira.
Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatzen
dituzte. Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den
txalapartaren aldaera da.
Antzina dolare baserrietan ohikoa zen ohitura hau, Igartubeiti Baserri
Museoan gogora ekartzen da, usadio zaharrak berreskuratu eta ikertzen
dituen kultur elkarte honen eskutik.
Ezkio-Itsason bildutako sagar bariedadeak ikusgai izaten dira sagar astearen baitan: argentina sagarra, pinoi, errege gaxie, txori sagarra, mendeun sagarra, madari sagarra eta limoi sagarra, besteak beste.
Sagardo Astea Argazki Digital Lehiaketa ere antolatzen dugu.








