Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Jarduerak eta zerbitzuak Prentsa Bulegoa 2.0 Prentsa Oharrak Igartubeiti Baserri Museoak, 10 urte

Igartubeiti Baserri Museoak, 10 urte

Igartubeiti Baserrri Museoak, 10 urte betetzen ditu, 2.011. urte honetan. Ondorengo ekitaldiak antolatu dira Igartubeitin, urteurrena ospatzeko:

Igartubeitik 10 urte

 

 

Egitaraua pdf-n

 

  • Igartubeiti baserriaren zaharberritze prozesuan parte hartu zuten teknikariek bisita gidatu bereziak eskainiko dituzte ekainean.  
  • Ate irekien jardunaldia, abuztuak 14 eta 15ean.
  • Areago. Soinuetan murgilduz ibili egitasmoaren aurkezpena. Irailean.
  • Musika kontzertua Igartubeitiko dolarean, urriak 1ean, Antioko musikaldiarekin lankidetzan, urriak 1ean. 
  • Sagardo Astea, urriaren 5etik 12ra bitartean. 

 

Bisita bereziak baserrira jarduera, ekainean

Igartubeiti baserriko zaharberritze prozesuan 90. hamarkadan parte hartu zuten teknikoek bisita gidatu bereziak eskainiko dituzte ekainean:

 

  • Manu Izagirre, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare teknikariak, Igartubeitin izandako eskuhartzearen filosofia eta irizpide orokorrak azalduko ditu ekainaren  12ko bisita gidatuan.

 

  • Alberto Santana historialariak Igartubeiti baserrian burututako azterlan historikoari buruzko bisita gidatua eskainiko du ekainak 19an, garai hartako arkitekturaren ezaugarriak, higiezinaren egiturak izandako aldaketak, bizimoduak, espazioen erabilerak, kultura materiala izango ditu hizpide.

 

  • Ramon Ayerza arkitektoak Igartubeitiko arkitektura proiektuaren berri eskainiko du, ekainak 26ko bisitan.

 

Hiru bisitaldi gidtu berezi hauek eguerdiko 12:30etan eskainiko dira.

Aurrez izena ematea gomendatzen da, 943 72 29 78 telefono zenbakian edo igartubeiti@gipuzkoa.net helbidean.

 

Areago. Soinuetan murgilduz ibili egitasmoaren aurkezpen jarduera

Areago. Soinuetan murgilduz ibili

geolokalizazioarekin, Igartubeiti Baserri Museoko ondare baliabideekin erlazionatutako teknologia berrien erabilpena biltzen duen egitasmo berritzailea da, ondare horri balioa emanez.

 Areagok audiogida sistema proposatzen du, GPS teknologiaz hornitutako smartphone edo laugarren belaunaldiko telefonoak erabiliz gune irekietan esploratzeko aukera eskainiz. Soinu ibilbidearen, kontakizun esperimentalaren eta ibilbide turistikoaren artean kokatzen den esperientzia paregabe honek, baserriaren inguruarekiko interakzioaren bitartez, materiala den eta materiala ez den ondarearekiko hurbilpena ahalbideratuko du.

 Areago Soinumapa.net-ekin koproduzitutako egitasmoa da eta euskal kulturako eragile desberdinen lankidetza izango du, baita finantziatzio iturri desberdinen babesa ere. Proiektu hau irailean aurkeztuko da.  

 

Sagardo Astea jarduera, urriak 3tik 14ra bitartean.

Jarduerarik garrantzitsuena eta ikusgarriena da, non sagardoa egiteko prozesua erakusten den, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz. 

Ohiko sagar zanpanketaz, antzespenez, kirikoketaz gain, aurten The Glutton Club-en lankidetza izango dugu euskal gastronomiaren inguruko jardunaldi bat antolatuz. Bertan, erreflexio eta eztabaida, plater eta produktuen dastaketa batuz , zentzu guztiak suspertzeko aukera izango da.