Rocket berogailuen diseinua
Felix Baltistan Fundaziok (FBF) antolatua, Euskal Herriko Unibertsitateko arkitektura Sailaren eta Ekosuaren lankidetzarekin, berotzeko eta sukaldatzeko Rocket berogailuak diseinatzeko ikastaroa eskainiko da Igartubeiti Baserri Museoan, maiatzaren 13 eta 16an, 10:00etatik 14:00etara.
Felix Baltistan Fundazioa (FBF). Pakistango iparraldean lanean dihardu azken hamar urteotan, Hushe bailaran hain zuzen ere. Proiektu ezberdinak ditu abian, eta horietako bat Talis herriaren berreraikuntza da. Talis herria, 2010eko abuztuaren 7an uholdeen ondorioz kaltetua suertatu zen, eta orain berreraikitze lanetan dabil FBF.
Proiektua aurrera ateratzeko bolondres eta liberatu talde bat sortu zen, tartean Euskal Herriko Unibertsitateko arkitektura irakasle den Koldo Telleria. Eta bere gidaritzapean, Hirigintza Tailerra izeneko ikasgaiko 11 ikasleak ere badabiltza lanean.
Talde honen helburu nagusia FBF burutzen ari den 36 etxeen diseinua burutzea da. Eta prozesu honen barnean eraikinen optimizazio termikoa ere burutuko da.
Eraikinak harriz, adobez eta egurrez eginiko “baserriak” dira, hau da, Baltistango Igartubeitiak.
Hau dena uztartuz, egurrezko berogailu optimizatuen diseinua burutzeko lan-taldeak hartu behar duen ikastaroa Igartubeiti Baserri Museoaan eskainiko da maiatzaren 13 eta 16an, 10:00etatik 14:00etara.
Ekosua-ko Sara Herrero izango da ikastaroa emango duena eta bi berogailuen diseinua burutzea da helburua:
- Rocket arrunta: batezere gela haundiak berotzeko diseinatua:
Adreilu errefraktarioz egina
12-15 kg egur/eguneko kontsumoa
100-120 m3 berotzeko gaitasuna
Konbustio tenperatura: 600-650oC
Sukaldatzeko aukera emante du, diseinuaren arabera
- Sukaldatzeko Rocket txikia:
Batezere sukaldatzeko diseinatua, baina berotzeko aukera heman dezake gorputzaren inertzia termikoaren arabera
Ikastaro honetan edozein pertsonak eman dezake izena telefonoz edo e-mailez: 943 72 29 78; igartubeiti@gipuzkoa.net.








