Ibilbide didaktikoak
Kattalinen baserria
Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza
Edukia: Ikasleei euskal baserria, bere erabilpenei, bilakaerari eta biztanleen bizimoduari buruzko ezagupenak modu ludikoan ematea.
Erabilera arlo nagusiak: Inguruaren ezaguera, Euskal Herriaren historia
Metodología: Bisita gidatua Interpretazio Zentruan, ikusentzunezko, modulo interaktibo eta proiekzioak:
- Kattalinen ongietorria
- Euskal baserrien bilakaera
- Dolare baserria
- Igartubeitiko 1630eko biztanleak
- Baserriko lanak
Baserrietako bizimodua:
Bisita gidatua Igartubeiti baserrian:
- Baserria barrutik
- Baserriko bizimodua
Nori zuzendua: DBH eta Batxilergoa
Edukia: Ikasleei baserritarrak nola bizi ziren eta lana nola egiten zuten, nolako harremanak zituzten beraien artean, zertan sinesten zuten, zer ekoizten zuten, zer jaten zuten eta nola dibertitzen ziren ezagutzera ematea
Erabilera arlo nagusiak: Landa eremua eta nekazaritza paisaiak, ingurune naturaletako aldaketak, artoaren sorrera, biodibertsitatea, historia, ondarea.
Metodología: Bisita gidatua Interpretazio Zentruan, ikusentzunezko, modulo interaktibo eta proiekzioak:
- Euskal baserrien bilakaera
- Dolare baserria
- Igartubeitiko 1630eko biztanleak
- Baserriko lanak
Dolare baserria
Urriaren 7tik 14era, Sagardo Astea ekimenaren barne
Nori zuzendua: DBH, Batxilergo, Lanbide heziketa eta helduen hezkuntza
Edukia: Igartubeiti baserriko dolarea zuzenean martxan ikusi, sagardoa egiteko orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika ezagutuz.
Erabilera arlo nagusiak: Egurrezko arkitektura, sagardogintza, palanka tecnología, indar moetak.
Metodologia:
- Bisita gidatua Interpretazio gunean zehar: Dolare baserria 3Dtan
- Igartubeitiko dolarea zuzenean martxan ikusi, azalpenekin
Baratza
Nori zuzendua: talde guztiei
Edukia: Baratzak baserriko dietan duen garrantziaz ohartzea, baratz ekologiko-biodinamiko baten funtzionamendua, sendabelarrak
Erabilera arlo nagusiak: Landa eremua eta nekazaritza paisaiak, ingurune naturaletako aldaketak, artoa sarzea, biodibertsitatea
Metodología:
- Igartubeiti baserrian: sukaldera eta ikuilura bisita
- Kanpoko baratzean dietaren bilakaera landu
Eraikuntza bioklimatikoa
Nori zuzendua: talde guztiei
Edukia: Eraikuntza bioklimatikoaren inguruko herri jakituriaz ohartzea
Erabilera arlo nagusiak: Historia, arkitektura, ingurunearen ezagupena, biodibertsitatea, autohornikuntza
Materiala: termometroa, ipar orratza
Metodología:
Interpretazio zentrua ikusi
Baserriko gela bakoitzeko temperatura, orientazioaren araberako produktu ezberdinean kokapena (artoa, sagarrak, sagardoa, erlategia) eta elementu arkitektoniko pasiboen identifikazioa (pareta, liho, zokaloak)








