Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Jarduerak eta zerbitzuak Hezkuntza Beste ibilbideak

Beste ibilbideak

Nekazal eta hiritar bizimodua. Bonu bateratua

Igartubeiti Baserri Museo eta Zumalakarregi Museoko ibilbide honek XVI. mendetik XIX. menderainoko nekazal eta hiritar eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen du

Ezaugarriak: Bonu bateratua Iraganean bidaia

Igartubeiti Baserri Museo eta Zumalakarregi Museoko ibilbideak, XVI. mendetik XIX. menderainoko nekazal eta hiritar eguneroko bizimodua, arkitekturaren eboluzioa, oinarri sozial eta ekonomikoak ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Publikoa: Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa, Helduen Hezkuntza eta familiak.

Taldeak: Gehienez 30 pertsona.

Iraupena: 2 Ordu.

Prezioa: 3 € pertsonako.

Helburuak:

  • Bizimoduaren eboluzioa ezagutzera eman.
  • Denboraren eta ezpazioaren zentzuaren garapena
  • Jakin-mina eta errespetua historiaren eta honen lekuko den ondarearen aurrean.

Metodologia:

  • Igartubeiti Baserri Museora bisita gidatua, gipuzkoar baserrien eguneroko bizitza ezagutzeko gunea.
  • Zumalakarregi Museora bisita, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia den zentroa.

 

Sagardoaren kultura. Bi museo, kultura bakar bat

Sagardoetxea, sagardoaren museoa, Astigarraga. Igartubeiti Baserri Museoa, Ezkio-Itsaso. Gure iraganaren erroak ikasteko eta gozatzeko bi leku.

 

XVI. mendeko ibilbidea

XVI. mendea Gipuzkoaren urrezko aroa izan zen, ordura arte ezagutu gabeko aberastasun ekonomikoa zein egonkortasun sozial eta politikoa zabaldu baitziren. Garai hartan sortu edo goitik behera eraberritutako eraikin mota desberdinek (zibil eta erlijiosoek) ederki adierazten dute oparotasun hura. Administratiboki desberdin baina praktikan eskualde bakarra osatzen duten Goierri - Urola Garaian orduko eraikinen adibide ederrak daude, gehienak bisitagai.

Ibilbide tematiko honen ardatza XVI. mendeko eraikinen aniztasuna da, garaiko errealitatearen ispilu izan nahi duena: baserritarrak, jauntxoak, hiritarrak, eta dagozkien eraikin erlijiosoak. Estilo arkitektonikoak eta materialak (zura nagusi) oso desberdinak dira, baina denek dute amankomunean kalitate konstruktiboa.

Igartubeiti Baserri Museoa

 XVI. mendeko baserria, XVII.aren hasieran handitua, zurezko arkitekturaren adibide ezin hobea, garaiko baserritarren bizimodua azaltzeko primerako baliabidea.

Igartza multzo historikoa

 Igartza monumentu multzo bat da, jauregiak, ermitak, errotak, zubiak, gurutzeak, Dolarea baserriak, errementari etxeak eta burdinolaren aztarnak osatua. Ertaroko leinu arteko borroken ondoren Ahaide Nagusiek burdingintzan eta zerbitzu-merkataritzan oinarritutako ekonomia berriaren adibide ona da Igartza. Interesgarriena, ezpairik gabe, jauregia, XVI. mendeko zurezko egiturazkoa, eta Gipuzkoan patioa duen bakarretakoa.

Ardixarra

Segurako Erdi Aroko Interpretazio Zentrua

Zaharberritutako XVI. mendeko etxea, XVI.aren hasieran handitua, euskal  hiri arkitekturaren adibide.

Seguran bertan etxe monumental gehiago dago berrogei bat, hirigune osoa interes handiko multzo historiko-artistiko bilakatuz.

Antioko baseliza

 Aztarna erromaniko eta gotikoak baditu ere, XVI. mendeko zurezko egitura konplexu eta apainduak egiten du ospetsu, Gipuzkoako baselizen katedral ezizenaz ezagunago baita.


Aizpittako meategia eta adieraztegia

 Aztarna zaharrenak Goiz Ertarokoak badira ere, XVI. mendean hasi ziren sistematikoki ustiatzen meategi hauek, eskualdeko ola ugarien burdina ekoizpenerako; polborina galeria, bisitarientzako ireki berri da.

 

Mirandaolako burdinola

 XV. mendeko burdinola baten erreprodukzioa. Burdinolen garairik oparoena XVI. mendea izan zen (gure lurraldean berrehun bat izan ziren) eta Gipuzkoan eskualde hau gailendu zen, meategiak bertan zituelako.

 

Beste zenbait baliabide interesgarri:

 San Martin Toursekoaren eliza (Urretxu):

XVI. mendeko eliza, zurezko gangak dituelako garrantzitsua.

 

Jasokundeko parrokia (Segura):

XVI. mendeko gotiko joriaren adibide bikaina, Gipuzkoako onenetakoa.

Asteroko azoka (Ordizia):

Asteazkenero 1512az geroztik, Gipuzkoako ezagunena.


San Adrian erregebidea (Zegama):

Gaztelako erresuma boteretsua Europarekin lotzeko pasabide naturala, XVI.ean artzainak ez ezik errege, soldadu, erromes, merkatari eta jende mota guztiak bertatik pasa ziren oinez, zamariz edo karrozan.

Aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuak burutu dituzte bertan.

 

 

Aikur erle museoa-Igartubeiti baserri museoa

 Erleen eta baserriaren munduan murgiltzeko aukera