Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Jarduerak eta zerbitzuak Hezkuntza

Hezkuntza

animaziotailerrak_zeramika

Igartubeiti Baserri Museoak Lehen Hezkuntza, DBH eta Helduen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ibilbide gidatu desberdinak eskaintzen ditu, baserriaren, bertako bizimodu eta arkitekturaz, baita bertako baratzaren inguruan ere.

Animazio tailerrak ere antolatzen ditugu gai horiek jorratuz, partehartzaileek proposamen erakargarri eta ludikoen bitartez baserrietako lanak ezagutuz.

Artisau tailerrak ere eskaintzen ditugu hilabetean behin, artisau batek familiei bere lana erakutsi eta ume zein guraso artisau bihurtzen dira kandelak, gaztak, abarkak eta abar eginez.

Bestalde, Igartubeiti Baserri Museoak beste museoekin batera ibilbideak sortu ditu sagardoa eta eztiaren inguruan.