Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

 

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Jarduerak

Jarduerak

Igartubeiti baserrian urrian ospatzen den Sagardo Astea da jarduerarik zirraragarriena eta garrantzitsuena.

Sagardo Astea 700 x 469

XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, dolareko lana berreskuratu eta jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskaintzen diogu.

Sagarra estutuz lortutako muztioa kupeletan sagardo bihurtu ondoren, martxoan, barrikotea antolatzen dugu, sagardoa dastatuz eta bertsoekin gozatuz, festa giro alaiean.

Baserri eguna jarduerak baserritarrak omentzea du helburu, urteetan egindako lan gogorra eskertuz.

Igartubeiti baserriko dolarean sagardoa egiteaz gain, musika kontzerturako eszenatoki ere bihurtzen dugu bertako akustika bereziaz gozatuz.