Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Bloga Santa Lutzi Zahar eraikineko egurra enkantean

Santa Lutzi Zahar eraikineko egurra enkantean

Kizkitza Ugarteburu 2010/07/28

Eskaintzak egiteko epea ostiralean, uztailak 30ean, amaitzen da herriko udaletxean

SantaLutziZahar

Santa Lutzi-Zahar eraikinetik ateratako egurraren salmenta enkantearen bidez egitea erabaki du Ezkio-Itsasoko Udalak. Eskaintzak egiteko epea ostiralean, uztailak 30ean amaitzen da.
Santa Lutzi Zaharretik ateratako egurraren ezaugarri eta xehetasunak, Cidemco enpresak egindako txostenaren arabera, hauek dira: hostozabal motakoa da (ziur asko haritza), eta gutxi-gora-behera 35 m3ko daude.
Interesatuek, Ezkio-Itsasoko Udaletxean gutunazal itxi batean aurkeztu beharko dute beraien eskaintza, aurtengo uztailaren 30a (ostirala) arratsaldeko 13:00ak baino lehen (bakoitzak eskaintza bakarra aurkeztu ahal izango du).
Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoren, ekitaldi publikoa egingo da aurkeztutako gutunazalak irekitzeko.
Egurra, eskaintza ekonomiko altuena aurkezten duen lizitatzaileari salduko zaio, eta aste beteko epea emango zaio ordainketa egin eta egurra eramateko; epe hau beteko ez balitz esleipena bertan behera geratuko litzateke, esleipena hurrengo lizitatzaile hoberenari eginez. Edozein kasuan ordainketa egurra eraman aurretik egin beharko da.
Gai honen inguruan informazio gehiago eskuratzeko herriko Udaletxera deitu daiteke, 943 72 13 03 telefonora.




Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Tell us your name.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word