Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Bloga Imanol Manterolak eta Unai Larrañagak lortu dute argazki bildumarik onenari saria

Imanol Manterolak eta Unai Larrañagak lortu dute argazki bildumarik onenari saria

Kizkitza Ugarteburu 2011/11/26

Sagardo Astean antolatutako argazki lehiaketako 20 parte hartzaileen artean (15 heldu eta 5 gazte) 6 suertatu dira saridunak. Argazki guztiak ikusgai izango dira interpretazio zentroan urtarrilaren 8rarte.

Gorka Salmeron, argazkilariak,Ikatza elkarteko Carlos Mediavillak eta Ascen Gonzalezek, Argazki elkarteko kideek osatutako epaimahaiak erabaki duenez, helduen mailan, Imanol Materolak  aurkeztu du bildumarik onena eta gazteen mailan, berriz, Unai Larrañagak.

Imanol Manterolaren argazkia

Imanol Manterolaren argazkietako bat

Unai Larrañagaren argazkia

Unai Larrañagaren argazkia


Beatriz Ruizek lortu du bigarren saria eta Juan Joxe Agirrek hirugarrena helduen mailan eta gazteen mailan, bigarren saria Malen Aiastuirentzat izan da eta hirugarrena Jon Elosegirentzat.

Lehiaketan parte hartutako 20 pertsonek (15 helduk eta 5 gaztek) hiruna argazki aurkeztu dituzte, guztira, beraz, 60 argazki izango dira ikusgai interpretazio zentroan 2012ko urtarrilaren 8rarte kokatua dagoen erakusketan.

Eskerrak eman nahi dizkiegu epaimahai lanetan aritu diren argazkilariei baita lehiaketako partehartzaileei ere. Datorren urtean ere lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Saridunei zorionak. 

Erakusketa birtuala

 

2011ko argazki lehiaketako sarituak

 

 

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Tell us your name.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word