Igartubeiti, Eragiogun Kulturari! mintzaldian
Nancy Proctor, Haritz Solupe eta Juanjo Aranburuk parte hartu zuten

Bertan, gonbidatu berezia izan zen, Nancy Proctor, Head of Mobile Initiatives at Smithsonian Institution in Washington D.C. Munduko museo multzorik handiena den Smithsonian Institutuaren ekimen mugikorren programa burua. Nancyk museoa giza sare gisa definitu zuen. Bestalde, giza sareak kontutan hartzen dituzten zenbait egitasmo interesgarri aipatu eta azaldu zituen, Smithsonian Commons, esaterako. Ekimen hau oraindik ez dute martxan ipini, momentuz prototipoa da.
Haritz Solupek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturaren Sustapen eta Hedapenerako Zuzendari Nagusiak, Gipuzkoa 2.0 programaren hiru helburu nagusiak aipatu zituen: irisgarritasuna, arreta eta elkarlana. Solupek, ildo hauek lantzen ari direla azaldu zuen eta laister errealitate bihurtuko diren zenbait proiekturen berri eman zuen.
Ekitaldia Arazi ikt s.l.-ko zuzendaria eta Ekainberri eta Zarauzko Arte eta Historia Museoaren arduraduna den Juanjo Aranburuk zuzendu zuen.
Hizlarien aurkezpenak kontsultagai ipiniko dituzte, ondorengo helbidean:








