Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

 

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Bloga Haziaren jaia Elizondon

Haziaren jaia Elizondon

Kizkitza Ugarteburu 2013/02/19

Otsailak 23an, larunbatean, Elizondoko plazan haziak eta esperientziak elkarbanatuko dira, Jakoba Errekondoren laguntzarekin.

Bidasoaldeko Hazi Sareak eta Nafarroako Hazi Sareak antolatutako Haziaren jai hau aurten Elizondon ospatuko da, jende gehiago elkartzeko asmoz eta bertako barazki, labore eta fruitondoen berreskurapena lortzeko asmoz, betiere giro umoretsuan.

Datorren larunbatean, otsailak 23an, goizeko 10:30etatik aurrera, Elizondoko plazan (eguraldia okertzen ba da, Merkatuko plazan)  bakoitzak bere haziak ekartzeko aukera izango du, haiekin batera ezinbesteko informazioa elkar trukatuz. Aurten Jakoba Errekondoren laguntza izango dute, hazi bakoitzari testuingurua emanez.

Eguerdi partean, Jakoba Errekondorekin eta Ester Montero Nafarroako Hazi Sarearen ordezkariarekin mahai ingurua antolatu dute Arizkunenea kultur etxean.
Ordubietan bertako produktuez (batez ere babarrun eta baba ezberdinez) osatutako bazkaria izango da Gaztetxean.
Bukatzeko, bazkalondoan Guajiroak taldeak kantaldia eskainiko du.

Igartubeiti haziaren jaia Elizondon

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Tell us your name.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word