Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Bloga Euskaraz argitaratutako lehen liburua ikusgai

Euskaraz argitaratutako lehen liburua ikusgai

Kizkitza Ugarteburu 2011/02/04

"Linguae Vasconum Primitiae", Bernat Etxeparek 1545ean idatzitakoa. Eusko Legebiltzarrean bi hilabetez ikus ahal izango den "Euskara Jalgi hadi plazara" erakusketan, XVI eta XVII. mendeen artean euskaraz idatzitako beste hamairu libururekin batera.

Linguae vasconum primitiae


Bernat Etxeparek, apaiz eta idazle baxenabartarrak 31 lerroko hitzaurrea, erlijioari buruzko bi olerki, amodiozko hamar, olerki autobiografiko bat eta euskara goratzeko bi kanta idatzi zituen. Etxepareren liburuaren bi edizio kaleratu ziren, baina ale bakarra dago gordeta, Frantziako Liburutegi Nazionalean gordetzen dena eta orain Legebiltzarrean ikusgai dagoena. 

Euskaraz idatzitako aurreneko liburuarekin batera, beste hamalau lan paratu dituzte erakusketan, euskal kulturari, historiari, eta bereziki euskarari lotutakoak. Legebiltzarreko funtsetako liburuak dira horiek guztiak: besteak beste, Joanes Leizarragaren Testamentu berria, Arnaut Oihenarten Notitia Utriusque Vasconiae, Pedro Axularren Gero eta Joan Luzuriagaren Paraningo celeste.

Etxeparek Bernart Lehete abokatuaren laguntzari esker argitaratu zuen liburua eta hari eskaini zion liburuaren hitzaurrea.


 

 

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Tell us your name.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word