Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Bloga Baserrietan suaren aurka

Baserrietan suaren aurka

Kizkitza Ugarteburu 2011/05/18

Sua da oraindik ere baserrietako mehatxurik garrantzitsuena. Garai batean hartu ziren konponbide arkitektonikoei buruz hitzegingo dizuegu.

Azkenaldi honetan tamalez baserri asko erretzen ari dira. Berria egunkariak argitaratutako artikulu batean, Zuhaitz Akizu lankideak gaur egun baserriak zergaitik erretzen diren azaltzen du.

Garai batean, baserritarrentzat beldurgarriena tximista zen eta elorri txuriak tximista urrunarazi zezakeela uste zen. Baina erritu magikoak ez ziren nahikoak tximista batek edo etxeko istripuren batek sarritan baserria osorik erre eta desegin zezan galerazteko.

Baserrien argiztapena kandelen eta oliozko krisailuen bidez lortzen zen, abereak garo lehor mordo baten artean ibiltzen ziren eta askotan zorigaitzeko istripuak sorrarazten zituzten. Suaren aurkako borrokan eskariak eta erreguak baino askoz eraginkorragoak izan ziren XVI. mendetik aurrera Gipuzkoako baserriek babesteko hartu ziren konponbide arkitektoniko berriak. Baserriek gehienetan sukaldetik eta ikuilutik su hartzen zutenez, logelak bereizteko pareta bat egiten zen. Pareta honek ez zuen sua eragin zezakeen osagairik eta zailagoa egiten zuen baserri barruan sua hedatzea. Logelara sartzeko atea, gauez giltzarekin isten zena, ez zen egurrezkoa, iltzeztatutako burdinezko txapekin egina baino. 

Kriseilua

Argazkian, oliozko kriseilua, kako zorrotz bat dauka
erremate etxeko zutabeetan zintzilik jartzeko. 

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Tell us your name.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word