Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

 

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Bloga 2012 Iraila 20 Goierriko bizitza eta nekazaritza ekologikoaren V. hamabostaldia

Goierriko bizitza eta nekazaritza ekologikoaren V. hamabostaldia

Kizkitza Ugarteburu 2012/09/20

Zeraingo azoka ekologikoaz gain, hainbat ikastaro eta hitzaldi antolatu dituzte.

Sukaldaritza makrobiotikoa ikastaroa eskainiko du Garbiñe Etxanizek Ataunen urriko larunbatetan.

Irailaren azken larunbatean, 28an hasiko da ogigintza ikastaroa Ezkio-Itsasoko Haristizabal baserrian, Xabi Akizu eta Marilu Gardokiren eskutik. Urriko 3 larunbatetan jarraituko du, 30 ordu osatuz.

Hitzaldiei dagokienez, berriz, Idoia Larrañaga haur nutrizioari buruz arituko da irailak 25ean, asteartean, Ataungo udalean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Energia aurrezpena gure etxeetan. Nola lortu etxe eraginkorragoa gaia jorratuko du José Manuel Jiménez Bolañosek Ordiziko Barrena Kultur Etxean, irailak 27an, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan.

Ikastaroak sarrera mugatua dutenez aldez aurretik izena eman behar da Goierriko Baratza dendan edo 943 08 74 98 telefono zenbakian. 

Goierri ekologikoa

 

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Tell us your name.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word