Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

 

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Bloga 2012 Abuztua 03 Errota eguna Ataunen

Errota eguna Ataunen

Kizkitza Ugarteburu 2012/08/03

2012ko abuztuaren 4an Errota Eguna ospatuko da Ataunen, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta.

Goizez Barandiaran Museoaren inguruan burutuko dira ekintza  guztiak.

10.30etan San Martin auzotik abiatuta 3 km inguruko ibilaldi gidatua  egingo da museoraino. Museoan bertan ateak zabalik izango dira ohiko  ordutegian eta horretaz gain antigoaleko errotara eta zerrategira bisita  gidatuak egiteko aukera izango da. Guzti hau borobilduz, XVIII.mendeko  labean egindako ogi opilak txistorrarekin dastatzeko aukera izango da,  hala nola hauen elaborazio prozesua ezagutu ere.

Arratsaldez Lizarrustiko Parketxean aukera paregabea eskainiko da  bisitariei: Historiaurreko tekniken erakustaldia izango da  arratsaldeko lauretan, eta honi jarraituko dio hauek frogatzeko  tailerra, non bisitariak berak aukera izango duen ikusitakoa praktikan jartzeko.

Goizeko ekintzetarako prezio bakarra ezarriko da: euro 1 (honen barne  sartzen da ogi opila, museora sarrera, ibilaldia eta errotatxora  bisita) eta arratsaldeko arkeologia erakustaldirako bi prezio aukeran:  aurrez Barandiaran Museoan erosten duenarentzat 2,50 euro eta  arratsaldean bertan Lizarrustin hartzen duenarentzat 3,50 euro.

Beraz, egun paregabea pasatzeko aukera Aralarko Parke Naturaleko parketxean.

Errota eguna Ataunen

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Tell us your name.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word