Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

 

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Bloga 2012 Uztaila 13 Turismo eskaintza Oiharte sagardotegian

Turismo eskaintza Oiharte sagardotegian

Kizkitza Ugarteburu 2012/07/13

Bisita gidatuak eta kata ikastaroak eskainiko dizkie bezeroei uztailetik aurrera asteburuetan.

Zeraingo Oiharte sagardotegian bezeroei sagardoaren historia, sagardoa nola egiten den eta sagardoa dastatzeko orduan kontutan izan beharreko oinarrizko ezagupideak erakusten zaizkie, bai azalpen bidez eta baita ikusentzunezko baten bidez ere.

Eskaintza turistikoaren barruan aukera desberdinak daude nahiz banakako nahiz taldeentzako:

  • Oiharte bisita

Bisita gidatua + sagardo kata + txistorra pintxoa.

  • Oiharten dastatu

Bisita gidatua + sagardo kata + hamaiketakoa

  • Oiharten gozatu

Bisita gidatua + sagardo kata + bazkaria

Erreserba egitea beharrezkoa da.

Bisita gidatuak euskara eta gaztelaniaz eskainiko dira. Astebete lehenago abisatuz ingelesez edo frantzesez ere eskainiko dira 15 lagunetik gorako taldeentzat.

Bisita hauez gain, beste museo batzuekin ere pakete turistiko desberdinak sortzeko asmoa dute, horien artean, Igartubeiti Baserri Museoa. Oiharte, sagardotegiaz gain, nekazal etxea ere bada.

Informazio gehiago.

Zorte on eta zorionak horrelako ekimen bat aurrera eramateagatik!

Bisita gidatua Oiharte sagardotegian

 

 

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Tell us your name.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word