Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

 

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Bloga 2012 Maiatza 25 Ugarte baserriko errestauratzaileak bisitan

Ugarte baserriko errestauratzaileak bisitan

Kizkitza Ugarteburu 2012/05/25

Aste honetan dolare baserriak aztertzen ari den arkitekto talde bat etorri zaigu Igartubeitira. Orain Ugarte baserria errestauratzen ari dira eta horren harira etorri zaizkigu erreferentzi bila.

Nahiz eta Igartubeiti eta Ugarte baserriak XVI.mendeko dolare baserriak izan, konturatzen gara Igartubeiti ez dela XVI.mendeko ehundaka baserrien adibide bakarra ezta ere denak errepresentatzen dituena, izan ere gaur egun ia 400 dolare egitura geratu dira eta haien artean dauden desberdinatasunak nabariak dira.  Aipatzeko ezaugarri batzuen artean bernietan dituzten zulo borobilak dira, beste dolare baserrietan laukiak edo lauki zuzenak izaten direlako, eta baita eraikutzan bertan integratutako torloju baten existentzia ere.

Azken erreflexio bezala esan genezake baserriak, sortu zirenetik gaur arte, 500 urtetan zehar, aldaketa asko jasan dituztela, bakoitzak bereak, propioak. Honela baserri bakoitza bihurtzen zaigu 500 urtetako historia bere baitan idatzia duen liburu bat, eta orriz orri, bati besteari baino garrantzi gehiago eman gabe lortu dezakegu historia horren kontakizuna egitea.

Ondorengo bideo honetan Ugarte, dolare baserri hau bizileku izateko egin dioten errestaurazioaren gorabeherak agertzen dizkigute.

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Tell us your name.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word