Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

 

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Bloga 2011

2011

Azpi-artxiboak

Baserritarrentzat merezitako saria

Etiketak:

Goimen elkarteak eta Ezkio-Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako Baserritarra, natur zaintzaile lehiaketan parte hartutako 54 baserritarrek jasoko dituzte merezitako sariak, abenduaren 17an, Legazpiko kultur etxean ospatuko den ekitaldian. Gehiago irakurri

Cindy Gibbons, Parks Canadako zuzendaria Igartubeitin

Parks Canadako Cindy Gibbons zuzendaria, Delphina Mercer teknikaria eta beste zenbait lagun Igartubeiti Baserri Museoa bisitatu dute. Gehiago irakurri

Igartubeiti, TV3ko Thalassa saiokoek Albaolako Xabier Agoteri egindako erreportaian

Etiketak:

Xabier Agotek, Albaola Itsas Kultur Erakundeko arduradunak, urteak daramatza Euskal Herriko itsas ondarea mantentzen, babesten eta ezagutarazten. Helburu horiekin egitasmo asko burutu ditu, besteak beste, Ameriketatik eta Apaizac Obeto. Eta TV3ko Thalassa saiokoek egin dioten erreportai honetan ikusiko duzuenez, proiektu gehiago ditu buruan. Gehiago irakurri

Euskaraz argitaratutako lehen liburua ikusgai

Etiketak:

"Linguae Vasconum Primitiae", Bernat Etxeparek 1545ean idatzitakoa. Eusko Legebiltzarrean bi hilabetez ikus ahal izango den "Euskara Jalgi hadi plazara" erakusketan, XVI eta XVII. mendeen artean euskaraz idatzitako beste hamairu libururekin batera. Gehiago irakurri

Agate Deuna bezpera, otsailaren 4ean

Etiketak:

Euskal Herriko herri askotan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzen dira. Juan Garmendia Larrañagak Neguko festak liburuan aipatzen dituen Matximentako usadio eta koplak bildu ditugu. Gehiago irakurri