Bloga
San Blas eta Kandelari egunak
Otsailak 3an ospatzen da San Blas eguna eta herri askotan mantentzen da bedeinkazio bereziak egiteko ohiturak. Bezperan, berriz, Kandelari eguna. Gehiago irakurri
Goiberriren spota Igartubeitin grabatua
Goierriko astekari berria, Goiberri, otsailaren 3tik aurrera argitaratuko dute, Goierritarra eta Otamotz aldizkarien baturatik sortu den komunikazio proiektu berria Gehiago irakurri
Bisitari gehiago 2011ean
Igartubeiti Baserri Museoak 2011ean %21 bisitari gehiago izan ditu 2010ean baino. Gehiago irakurri
Txotx!!!
Julian Iantzik hasiera eman dio txotx denboraldiari, ohiko "Hau da gure sagardo berria" oihuarekin. Gehiago irakurri
XVI. mendeko izenak
Domingo, Martin, Ana, Kattalin eta Maria ziren XVI. mendean modan zeuden izenetako batzu. Gehiago irakurri
Altzaporru, Basherri talde berria Urola Garaian
Martxoko post-etako batean baratzeko elikagaiak bitartekorik gabe kontsumitzeko aukera eskaintzen duten Basherri taldeaz hitzegin genizuen, oraingoan, Urola Garaian, Altzaporru taldea sortu dela eta, albiste pozgarriarekin gatoz. Gehiago irakurri
Baserritarrentzat merezitako saria
Goimen elkarteak eta Ezkio-Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako Baserritarra, natur zaintzaile lehiaketan parte hartutako 54 baserritarrek jasoko dituzte merezitako sariak, abenduaren 17an, Legazpiko kultur etxean ospatuko den ekitaldian. Gehiago irakurri
Igartubeiti, aurten ere Kultura Bonu kanpainako partaide
Erosleei dendan salgai ditugun liburu eta ipuinak erosteko aukera eskainiz, abenduaren 12tik urtarrilaren 20ra bitartean. Gehiago irakurri
Imanol Manterolak eta Unai Larrañagak lortu dute argazki bildumarik onenari saria
Sagardo Astean antolatutako argazki lehiaketako 20 parte hartzaileen artean (15 heldu eta 5 gazte) 6 suertatu dira saridunak. Argazki guztiak ikusgai izango dira interpretazio zentroan urtarrilaren 8rarte. Gehiago irakurri
Nabarrherri egitasmoa Urretxun
NabarrHerri egitasmoaren helburua, euskal kultura eta nafar identitatea gizarteratzea da. Asmo horrekin, ostiraletik igandera bitartean, artisautza eta elikagaigintza arloko ekoizleak izango dira Urretxun, herrialde ezberdinetako eskulanen eta produktuen azokan. Kulturarteko jai-giro ederrean, Euskal Herriak bere kultugune berezia izango du. Bertan, historia erakusketa iraunkorra, kantaldiak, haur-antzerkia, ikus-entzunezkoa, hitzaldiak eta kale antzerkia, eskeiniko dira. Gehiago irakurri
San Martin Eguna
Gaur, azaroak 11, San Martin Eguna ospatzen dugu. Antzina egun honetan Euskal Herriko baserrietan gauzatzen zen Txerriboda edo txerri hilketa. Gehiago irakurri
XXXII. Aranzadi Etnografia jardunaldiak
Azaroaren 7tik 11 ra Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta XXXII. Etnografia jardunaldiak burutuko dira. Konferentziak Kutxaren hitzaldi Aretoan izango dira 19:30etan. Gehiago irakurri
Sagarra, Euskal Herriko fruiturik jatorrizkoena
Igartubeiti Baserri Museoak ospatzen duen Sagardo Asteko programazioaren barne, urriak 5ean sagar motei buruzko jardunaldi bat antolatu genuen San Telmo Museoan, The Glutton Club, San Telmo Museoa, Bokado eta Euskal Sagardoaren lankidetzarekin. Gehiago irakurri
Sagar prentsaketa
Aurrekoan, sagar biltzeari buruz aritu baginen, oraingoan, sagar prentsaketari helduko diogu. Horretarako, Igartubeiti baserrian dugun dolarearen funtzionamenduaren azalpenak eskainiko dizkizuegu. Gehiago irakurri
Sagar biltzea
Sagardoa egiteko prozesuaren lan garrantzitsuetako bat sagar biltzea da. Garai batean, sagar dantza dantzatzen zuten sagarrak biltzen amaitzen zutenean. Lan hau egiteko modu desberdinak eta zenbait gomendio ere aipatzen ditugu ondoren. Gehiago irakurri
Igartubeiti zaharberritzerakoan egiazkotasunaren alde apustu egin genuen
Hori baieztatu du Ramon Ayerzak, Igartubeiti baserriko zaharberritze prozesua 90. hamarkadan zuzendu zuen arkitektoak, 10. urteurrena dela eta antolatutako bisita gidatuan. Gehiago irakurri
Igartubeiti, sagardotarako eta artorako baserria
Alberto Santana historialariak 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien barne ekainean eskainitako bisita gidatu berezian oso datu interesgarriak eman zituen Igartubeiti eta bere garaiko baserrietaz. Gehiago irakurri
Igartubeiti baserrira bisita, Manu Izagirreren eskutik
Manu Izagirre, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare teknikariak, bisita gidatu berezia eskaini du ekainean, Igartubeiti Baserri Museoaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien barne. Gehiago irakurri
Igartubeiti baserri museoa, "Hagase la luz" irrati programan
Zuhaitz Akizu museoko gidaria elkarrizketatu dute Radio Euskadiko saio honetan Gehiago irakurri
Gipuzkoako baserri historikoen inbentarioa
Josu Tellabide eta Asier Agirresarobe adituek azken bi urte hauetan 500tik gora baserri bisitatu, aztertu eta marraztu dituzte. Gehiago irakurri
"Esa enfermedad tan negra" Jose Antonio Azpiazuren argitalpen berria
XVI. mende bukaeran Euskal Herria gogor jo zuen izurritearen inguruan idatzi du historialari eta antropologoak liburu berri honetan. Gehiago irakurri
Ezkioko amabirjinaren azalpenei buruzko liburuaren berrargitarapena
William Christianen "El Reino de Cristo en la Segunda República. Una historia silenciada" liburua berrargitaratu du Ariel argitaletxeak. Gehiago irakurri
Igartubeiti, El Pais-eko El Viajeroko artikulu batean
Euskal Herriko 20 geldiunen artean, Guillermo Esaín kazetariak, Igartubeiti Baserri Museoa, bigarrena aipatzen du. Gehiago irakurri
Juan Garmendia Larrañagak jaso du Ondare Saria
Etnografo eta historialariak bere lan eskergagatik, egindako lanean autodidakta izateagatik, eta bere eskuzabaltasunagatik merezi izan du saria epaimahaiaren aburuz. Gehiago irakurri
Euskal marinelen oiartzunak
Badira bost egun Mor bihaneko “La Semaine du Golfe de Mor Bihan” amaitu zela, eta itzuli dira gure marinelak. Gehiago irakurri
Baserrietan suaren aurka
Sua da oraindik ere baserrietako mehatxurik garrantzitsuena. Garai batean hartu ziren konponbide arkitektonikoei buruz hitzegingo dizuegu. Gehiago irakurri
Cindy Gibbons, Parks Canadako zuzendaria Igartubeitin
Parks Canadako Cindy Gibbons zuzendaria, Delphina Mercer teknikaria eta beste zenbait lagun Igartubeiti Baserri Museoa bisitatu dute. Gehiago irakurri
La Semaine du Golfe du Morbihanen Euskal Herria ohorezko gonbidatu
Bi urtez behin Morbihaneko golkoan antzinako itsasontzien bilera bat egiten da. Orain bi urte Albaola elkartea bertan egon zen, eta izan zuten harrera ona ikusita aurtengo urterako ohorezko gonbidatuak izatea eskeini zitzaien. Gehiago irakurri
Sagarraren propietateak
Ikerketa berriek adierazten dutenez, sagarrak koresterol txarraren dosiak jeisten omen ditu. Baina historian atzera joz, aspaldian erabiltzen zuten sagarra zenbait gaisotasunei aurre egiteko. Gehiago irakurri
Igartubeiti, TV3ko Thalassa saiokoek Albaolako Xabier Agoteri egindako erreportaian
Xabier Agotek, Albaola Itsas Kultur Erakundeko arduradunak, urteak daramatza Euskal Herriko itsas ondarea mantentzen, babesten eta ezagutarazten. Helburu horiekin egitasmo asko burutu ditu, besteak beste, Ameriketatik eta Apaizac Obeto. Eta TV3ko Thalassa saiokoek egin dioten erreportai honetan ikusiko duzuenez, proiektu gehiago ditu buruan. Gehiago irakurri
Nekazal produktuak bitartekaririk gabe, zuzenean, kontsumitzeko aukera
Basherri taldeak nekazal produktuak gertuko baserritar bati erosteko helburuz sortu dira, EHNE sindikatuak eta Biolur, nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak sustatu dituzte, Lurgintza nekazaritza gestio zentroaren laguntzaz. Gehiago irakurri
Bi kalitatezko zigilu sagardoarentzat:Gorenak eta Eusko Label
Gipuzkoako hamahiru sagardotegik Sagardo Mahaia Elkarteak bultzatako "Gorenak" kalitatezko zigilu pribatuko lehendabiziko sagardo botilak aurkeztu dituzte Hernaniko Zelaia sagardotegian. Beste gipuzkoar, bizkaitar eta arabar sagardogile talde batek, Eusko Label zigiluaren alde egin du eta udaberrian dastatu ahal izango da sagardo hau. Gehiago irakurri
Emakume nekazarien aldarrikapena Biasteriko adierazpenean
Emakumeen Nazioarteko Egunean egokia iruditu zaigu nekazal arloan lan egiten duten emakumeei omenaldia eskaintzea, beraien aldarrikapenak ezagutzera emanez. Gehiago irakurri
Baserritarrei omenaldia Lanbroa film laburrean
Mikel Zatarainek zuzendu du eta 5 minutu irauten ditu Gehiago irakurri
Trikitixarik ez kupel artean
Astigarragako sagardotegi batek kupeletan trikitixa jotzea debekatu du. Gehiago irakurri
Sagardo lehiaketa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuak antolatutako lehiaketa honetara eskaerak aurkezteko epea apirilaren 15ean amaitzen da. Sari banaketa ekainaren 4an ospatuko da Donostiako Euskal Gastronomiaren Anaiartean. Gehiago irakurri
Euskaraz argitaratutako lehen liburua ikusgai
"Linguae Vasconum Primitiae", Bernat Etxeparek 1545ean idatzitakoa. Eusko Legebiltzarrean bi hilabetez ikus ahal izango den "Euskara Jalgi hadi plazara" erakusketan, XVI eta XVII. mendeen artean euskaraz idatzitako beste hamairu libururekin batera. Gehiago irakurri
Agate Deuna bezpera, otsailaren 4ean
Euskal Herriko herri askotan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzen dira. Juan Garmendia Larrañagak Neguko festak liburuan aipatzen dituen Matximentako usadio eta koplak bildu ditugu. Gehiago irakurri
Urtarrila Igartubeitin
Hilabetero Igartubeiti Baserri Museoan antolatzen ditugun ekitaldiak biltzen dituen argitalpen digitalari itxura aldatu diogu Gehiago irakurri
Txotx denboraldi berria
Urtarrilaren 12an Sagardo berriaren egunarekin emango zaio hasiera Gehiago irakurri
Zorionak eta urte berri on
Igartubeiti, Kultura Bonu kanpainako partaide
Erosleei dendan salgai ditugun liburu eta ipuinak erosteko aukera eskainiz Gehiago irakurri
Igartubeitiko dolareko argazki batek IV Concursu Semeyes La Sidra-ko bigarren saria lortu du
Egilea, Joaquín D. Palazón Murtziakoa da eta epaimahaiak argazkiaren konposizioa eta kolorearen kalitatea azpimarratu ditu. Gehiago irakurri
Abenduko zubian museoa zabalik
Abenduaren 4tik 8ra, 10:00etaik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Gehiago irakurri
Xabier Artola eta Mikel Ferreiro Sagardo Asteko III. Argazki Digital Lehiaketako sarituak
Bildumarik onenaren saria jaso dute, Xabier Artola helduen mailan eta Mikel Ferreiro umeen mailan. Gehiago irakurri
Sagardo Asteko Argazki lehiaketa
III. Argazki Digital Lehiaketan guztira 18 lagunek parte hartu dute. Helduen mailan, 12k eta gazteen mailan 6k. Gehiago irakurri
Sagardoaren jatorria
Asturiarra edo euskalduna? "La sidra ya no es asturiana" artikuluan euskaldunen eragina goraipatzen dute hiru iturrietan oinarrituz. Gehiago irakurri
Bisita berezia
Politika eta gizarte partehartzea ondare eta museo proiektuetan Kongresuko hizlari eta antolatzaileak Gehiago irakurri
Bizkaiko sagardotegi batetako publizitate kanpaina
Markina-Xemeingo Axpe Sagardotegiak ondorengo bideo originala ekoiztu du Gehiago irakurri
"Apaizac Obeto" dokumentala
XVI. mendeko euskal arrantzaleek egiten zuten bidaiaren erreprodukzioa da dokumental hau. Gehiago irakurri
Kirikoketa Besta 2010
Urriaren 23an, Arizkungo Gamioxarreako dolaretxean, Jo ala Jo elkartearen eskutik Gehiago irakurri
Errezeten lehiaketako hirugarren saritua
Sagar pastela Gehiago irakurri
Sagardo Astea abian
Inaugurazio ekitaldiarekin hasiera eman zaio Sagardo Asteko bederatzigarren edizio honi. Urriaren 7tik 14ra bitartean, ekitaldi ugari izango ditugu. Gehiago irakurri
Errezeten lehiaketako bigarren sarituak
Sagar enborra Gehiago irakurri
Errezeten lehiaketako lehen saritua
Sagarrarekin egindako entsalada Gehiago irakurri
Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa
Parte hartu eta lortu afaria 2 lagunentzat Gehiago irakurri
Sagardoak Eusko Label izendapena izateko lehen pausuak
Helburu horrekin, sagardogileek eta Kalitatea Fundazioko teknikoek bilerak burutzen ari dituzte Gehiago irakurri
Laboreen izurrite eta gaixotasunen berri emateko webgunea
Nekazaritza Ikerketarako eta Garapenerako Euskal Institutuak, NEIKER-Tecnaliak sortu du, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin eta Euskalmetekin lankidetzan Gehiago irakurri
Txindoki Sanitas erresidentziako bisita
Uztailaren 30ean Txindoki Sanitas Erresidentziako talde baten bisita izan genuen, eta guk bisita egin genien bueltan, abuztuaren 2an, etorri ezin izan zuenarentzat argazki eta azalpenekin Igartubeiti baserria azaltzeko asmoz. Gehiago irakurri
Antxon Aguirre Sorondoren hitzaldia
Itsasoko elizako kanpaiei buruz arituko da Gehiago irakurri
Santa Lutzi Zahar eraikineko egurra enkantean
Eskaintzak egiteko epea ostiralean, uztailak 30ean, amaitzen da herriko udaletxean Gehiago irakurri
Baserritarren lanari balio handiagoa emateko lehiaketa
Goimenek, Goierriko landa eremuaren alde lan egiten duen elkarteak, Goierri eskualdeko herrietako udalekin batera, baserritarren lanari balio handiagoa emateko eta gizarteari horrek guztiak duen garrantziaz jabe erazteko baserritarrei zuzendutako lehiaketa ipini dute martxan. Gehiago irakurri
Igartubeiti baserri museoa Revista d'etnologia de Catalunya aldizkarian
Centre de Promoció de la Cultura Popular i Tradicional Catalanako kideak -kultur arloko politikariak eta museoetako ordezkariak- Igartubeiti Baserri Museoan urtarrilaren 28an egindako bisitaren berri emanez Gehiago irakurri
Tesi batek sagardoa mikatz bihurtzearen prozesua azaltzen du
Bacterias lácticas de sidra natural: implicación en alteraciones y potencial prebiótico de cepas productoras de (1,3)(1,2)-ß-d-glucanos izenburupean Gehiago irakurri
Kixkurgune inauguratu da Zaldibian
Goizane eraikinean kokatua, Goierriko nekazariek ekoitzitako produktuak bitartekaririk gabe eta modu zuzenean saltzeko guneak, taberna zerbitzua ere eskaintzen du. Gehiago irakurri
Ezkio-Itsasoko udalekuetako umeak Igartubeitin
Guztira 28 haurrek parte hartu zuten Igartubeitiko bisitan. Gehiago irakurri
Igartubeiti, Eragiogun Kulturari! mintzaldian
Nancy Proctor, Haritz Solupe eta Juanjo Aranburuk parte hartu zuten Gehiago irakurri
Bisita berezia Igartubeitin
Xavier Roigé Bartzelonako Unibertsitateko giza antropologia irakaslea Gehiago irakurri
Igartubeitiren azken berriak Twitterren
Jarraitu ezazu Igartubeiti Baserri Museoa Twitterren! Gehiago irakurri
Txirrindulari lasterketa
Igartubeitin bukatu zen larunbatean ospatu zen San Pedro jaietako txirrindulari lasterketa. Gehiago irakurri
Igartubeiti baserri museoa SOINU MAPA-n
SOINU MAPA Euskal Herriko Soinu Mapa egitasmo irekia da. “Fonografia” edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz, landa grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatzeko balio duen webgunea da. Gehiago irakurri
Igartubeiti, Gipuzkoako baserri bat argitalpena Kulturklik-en
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskera sailak argitaratutako ikerketa liburua pdf euskarrian kontsultagai kulturklik webgunean. Gehiago irakurri
Udako tailerrak 2010
Aurreko urteetan bezala aurten ere udalekuei bideratutako tailerrak antolatu ditugu. Urtean zehar egin izan ditugun tailerrak eskaintzen ditugu, Zumalakarregi Museoarekin batera, jolasak, ginkana edo eskulanak aukeran jarriz. Gehiago irakurri
Igartubeiti Baserri Museoa Innovatur foroan izan da.
SEGITTUR-ek, Fundetec-ek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritzak antolatua, ekainaren 2an Bilbon. Gehiago irakurri
Baserri eguna
Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarri eta aisialdikoak eskeintzen dituen museoak, baserri eguna antolatu du ekainaren 6an, Isidro Deunaren eguna ospatu asmoz. Egun honek Euskal Herriko baserritar guztiak omentzea du helburu. Horretarako egun osoan zehar ekitaldi ugari izango dira. · Omenaldia, Jose Iza Itsasoko arotzaren familiari. . Gaur egungo baserria eta jasangarritasuna Jakoba Errekondoren solasaldia . Animalien erakusketa . Gaileta ekologikoak egiteko tailerra . Bisita gidatu antzestuak . Bisita gidatuak interpretazio zentrora . Bertsolariak . Txalapartariak . Oilasko erreketa . Trikitixa Gehiago irakurri
Maiatza Igartubeitin
Landareen hilabete bezala ezagutzen den honetarako, maiatzerako, ekitaldi dexente antolatu ditugu museoan. Familientzako tailer didaktikoak, museoen nazioarteko eguna ospatzeko jardunaldi irekia eta Zabalagako bisita gidatu bereziari buruzko xehetasunak eskaintzen dizkizuegu ondoren. Gehiago irakurri
Youtube kanala
Igartubeiti Museoak Youtube kanala ireki du. Museoaren jardueren bideoak igoko ditugu bertara. Gehiago irakurri
Oreka TX Igartubeiti Baserrian
2008ko Sagardo Astea ospatzeko, Oreka TX taldeak kontzertua eskeini du Igartubeiti Baserrian. Igartubeitiko dolare zaharreko pats-oholekin jo zuten txalaparta. Gehiago irakurri








