Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Jarduerak eta zerbitzuak Hezkuntza Animazio tailerrak

Animazio tailerrak

Baserria eta bere ingurunea

Nori zuzendua: Guztiei, talde zein norbanakoari

Edukia: Umeek baserria eta bere ingurunea errepresentatzen duen maketa interaktiboan pieza desberdinak (artaldea, sagastiak, hariztiak, pinudiak, txondorrak, karobiak, etxolak, lantegiak, baserriak, kanpandorreak…) kokatuko dituzte zenbait dinamika-jokoen bitartez : galdera-erantzun, piktionari, frogak eta abar. Honela, modu bisual batean, paisaiak, Erdi Arotik gaur egunerarte bizi izan duen eraldaketaz jabetuko dira.

Erabilera arlo nagusiak: Inguruaren ezaguera, Euskal Herriaren historia, landa eremua eta nekazaritza paisaiak, ingurune naturaletako aldaketak

Metodologia: Taldeka edo banaka partehartzaileek baserriaren biziraupena lortzen saiatuko dira. 

 

Baratza intergenerazionala

Nori zuzendua: Helduentzat eta 8-12 urteko haurrentzat. Baratzako lanak ezagutu izan dituzten heldu eta haurren arteko topaketa, baratza bera baliabide gisa erabiliz. Jarduera, objektuen, irudien eta helduen bizipenen bidez dinamizatua.

Edukia: Baratearen lanceta, historia, belaunaldien arteko topaketa

Erabilera arlo nagusiak: belaunaldien arteko harremana sustatzea, historia, baserriko bizimodua. 

anim_tailerrak baratza

Herri Kirolak

Nori zuzendua: 6-12 urteko haurrentzat

Edukia : Herri kirolen eta baserriko lanen arteko harremana.

Erabilera arlo nagusiak : Animazioa, herri kultura, virola

Materiala: Herri kiroletako tresnak

Metodologia: Haurrek baserriko nagusiari lanak egiten lagunduko diote: esnea ekarri, artoa errotara eraman, aletutako artaburuak bildu, gurdiari buelta eman…

 herrikirolak

Baserriko animaliak

Nori zuzendua: 8-12 urteko haurrentzat

Edukia : Baserriko animaliak, ematen dituzten lanak eta onurak

Erabilera arlo nagusiak : Animali familiak, elikagaiak

Metodologia:

  • Igartubeiti baserriko ikuiluan bisita
  • Taldeka animali eta erlazionatutako produktuen inguruan mímica, piktionari, galdera-erantzunekin animaliak panelean ezartzen joan. 

 

Ginkana Igartubeitiko saguxarra aurkitzen

Nori zuzendua: talde eta familiei

Bizilagun xelebrea bizi da Igartubeitiko erraietan. Gure saguxarra aurkitu dezazun froga eta joku desberdinen laguntza izango duzu!

 

Artisauen tailerrak

Nori zuzendua: familiei

Hilabetero, azken larunbatean artisau tailerrak izaten ditugu. Umeek saskiak, abarkak, eztia eta kandelak egiteko aukera izango dute artisauaren laguntzarekin.

animaziotailerrak kandelak

animaziotailerrak_saskiak

animaziotailerrak_zeramika

animaziotailerrak_loreak