Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

 

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Bisita antolatu

Bisita antolatu

Igartubeiti baserri museora etorri baino lehen zure bisita antolatzeko aukera duzu: noiz eta nola bisitatu (familiarekin, taldeka, zure kontura...) erabaki egin nahi duzun jarduera: bisita gidatua, tailerra....

Zure beharrak edozein izanda ere, zutaz arduratzeko prestatuta gaude. Zerbitzu eta instalazio aukera handia dugu zure eskura. 

Zatoz familiarekin

Igartubeiti Baserri Museoak umeekin etortzeko eraikuntza, gune eta ekintza egokiak ditu. Familia osoak parte hartu dezakezue bisita gidatuetan eta tailerretan.

Zatoz taldean

Igartubeiti Baserri Museoak taldeen Erreserba zerbitzua eskaintzen du.

Zatoz taldean 700

Zatoz zure kontura

Egin behar duzun gauza bakarra da Interpretazio zentroan dagoen jendearen arretarako gunera joan, bertan sarrera erosi eta baserriarekin, baita multimediekin ere gozatu.

Zatoz ostegunetan

Asteko egun honetan sarrera doakoa da. Bisita gidatua nahi izanez gero, 1 € ordaindu behar da.

Zatoz zure ordenagailuarekin

 Igartubeiti Baserri Museoak bere gune eta eraikuntzetara bisita gidatuak eskaintzeaz gain, beste zenbait zerbitzu ere ematen ditu. Konektatu gure doako sarbideko WIFIra Interpretazio zentroan eta gure webgunean sakondu. Aukera askoren artean:

  • museoko albisteei buruzko informazioa jaso Blogean eta agendan ekintzei dagozkionak kontsultatu.
  • museoan eskaintzen den informazioaz gain, beste argibide batzuetan sakondu.

 

Informazio puntua 525