Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

                                                                                                              IM_igartuberdea_logoa

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Javier Perez de Azpeitia pianistaren kontzertua dolarean
« Otsaila 2012 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 

Javier Perez de Azpeitia pianistaren kontzertua dolarean

Igartubeitiko dolarean

Iaz bezala, aurten ere Zumarragako Antioko Musikaldiaren barne, musika kontzertua izango da Igartubeiti baserriko dolarean.

Zer
  • Ekintzak
Noiz 2010/10/02
18:00 - 19:00
Non Igartubeitiko dolarean
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943722978
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Javier Perez de Azpeitia

Javier Perez de Azpeitia pianistak kontzertua eskainiko du Igartubeitiko dolarean, Zumarragako Antioko XXVII. Musikaldiaren barne, urriaren 2an, arratsaldeko 18:00etan.

Autobus zerbitzua doan izango da. Irteera Zumarragako parrokia ondoan izango da 17:30etan eta itzulera kontzertua amaitzean

Curriculum

Musika ikasketak Donostiako, Madrilgo eta Liejako (Belgika)  Goi mailako Musika Kontserbatorioetan burutu zituen.

Euskadiko Orkestrako ohiko kolaboratzailea eta Luis Mariano Nazioarteko Kantu Lehiaketako pianista ofiziala bere sorreratik. Gaur egun Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako musika ikastegiko Teklatu Saileko Zuzendaria da. 

Ondorengo lehiaketetan saritua izan da: Gipuzkoako Pianista Gazteak (1977), Albazeteko Virgen de los Llanos  (1987), Santa Cruz de Tenerifeko Yamaha (1988) eta Bartzelonako "Monserrat Alavedra"  Ganbera-Musika (1996).
Bakarlari gisa Euskadiko, Kordobako, Irungo Musika Fundazioaren, Donostiako Kontserbatorioaren Orkestretan eta Tarbeseko Ensemble Instrumental-en aritu da; Jean-Louis Capezzalli, Michel Arrignon, Vaclah Hudecek, Antonio Meneses, Michel Debost, Arnau Tomas, Miguel Olano, Alfredo Garcia, Andoni Mercero,Mario Caroli bezelako goi mailako bakarlarien kontzertuetan laguntzaile izan da. 

Irakaskuntzan aritzeaz eta kontzertuak eskaintzeaz gain, Javierrek zinematografia munduarekin zerikusia duen jarduera zabala burutu du, pianista gisa kolaboratuz edo  ”The Silent Band” ensembleko zuzendari gisa, denboraldi mutuko musiken berreskuratze lanetan Filmoteca Españolan eta Nazioarteko Zinemaldi Lehiaketa ospetsuenetan parte hartuz. Pascal Gaigne musikagilerekin kolaboratzen du nazioarte mailan ezagunak diren filmetako piano grabaketetan, hala nola, ”Azul oscuro casi negro”, “Siete mesas de billar frances”,” Le Cou de la Girafe. 

Programa

     En el pirineo (Escena al amanecer)

     La embrujada del Caserio

     El canto de las Montañas

     Cinco pajaros en libertad

     Pajaros Tristes

     Preludios vascos:

          Bat-Batean

          Errotazuriko Urretxindorra

          Eresi

          Artzai gaztearen oiuak

     San Francisco de Paula caminando sobre las olas

     Danza del Fuego

 

Oharra: 

Jende kopuru murriztua

Segurtasun arrazoiak direla eta, kontzertua egingo den gunean, lehen solairuan,  sarrera murriztua izango da eta ez da erreserbarik onartzen. 

Dena den, baserriko behe solairuan aulkiak ipiniko ditugu kontzertua entzun ahal izateko.