Aste Santua Igartubeitin

Igartubeiti Baserri Museoa ostegunetik astelehenera, bi egun hauek barne, zabalik izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Bisita gidatuak mokadurearekin

Ostegunetik astelehenera bisita gidatuak ongi etorri mokaduarekin eskainiko ditugu. 

Aurrez izena ematea beharrezkoa da, 943 72 29 78 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.net-en.

Bisita gidatuen ordutegia: 11:00etan euskaraz, 12:30etan gazteleraz, 17:00etan euskaraz edo gazteleraz. 

Baserrira eta Interpretazio zentrora eskainitako ohiko bisita gidatuez gain, Areago, soinuetan murgilduz ibili esperientziaz gozatzeko aukera izango du bisitariak Aste Santuan.  

Bisitariari interpretazio zentroan telefono mugikor bat banatuko zaio eta fikziozko bi istorio entzuteko aukera izango du baserriaren inguruan paseatzen duten bitartean, soinuak topatuz. 

Areagok kontakizun ezkutuak aurkitzea proposatzen dizu.

Istorioak belarrira, zure urratsei segika xuxurlatzen duten ahotsak. 

Hurbildu zaitez, pasieran ibili, aditu…!

 

 

 

 

Noiz
2014/04/17 10:00 - 2014/04/21 19:00
Non
Igartubeiti
Gaia
Aste Santua
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal