Iraupena luzatu dugu: “Lihoaren prozesua” erakusketa

Goruzaleak taldearen bildumako objektuez osatua. Gaur egun, objektu hauek Irunen kokatua dagoen Gordailuan, Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroan daude.

Erakusketan lihoaren landaretik oihala lortzearen eraldaketa prozesurako erabiltzen ziren zenbait tresna daude ikusgai: karrama, liho haziak bereizteko, mazoa, lastozko zatia bereizteko, tranga lihoa txikitzeko, ezpata-oina, lihoa karrakatzeko (zuntza ahalik eta hobekien garbitzeko), txarrantxa kardatzeko erabilia, gorua eta ardatzak iruteko eta lixiba, harila zuritzeko. Eraldaketaren ondoren, oihal preziatuak lortzen zituzten, hauekin erakusketan ikusgai dauden soinekoak, alkandorak, eskularruak, burukoak, mahai tapizak, paparrak, amantalak ekoiztuz. Zenbait argazki txuri beltzean emakumeek burutututako liho landarearen eraldaketa prozesuaren testigantza biltzen dute.   

Erakusketa hau Igartubeitiko Interpretazio Zentroan ikus daiteke irailaren 5etik azaroaren 9ra bitartean, asteazkenetik igandera, 10:00-14:00 / 16:00-19:00 ordutegian. 

 

Lihoaren prozesua erakusketa Igartubeitin

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2014/09/05 19:00 - 2014/11/09 19:00
Non
Igartubeitiko Interpreazio zentruan
Gaia
erakusketa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal